Opor eta hondartza garaia askorentzat, uztaila eta abuztua espetxeetara bidai eta bisita garaia da Etxerat elkarteko kideentzat. "Euskal preso politikoen senide eta lagunentzat ez da oporrik. Espetxeratuak dauden gure ahaideen eskubideak etengabe baitira zapalduak. Horregatik, beste urte batez, egoera hau salatzeko Euskal Herriko hondartza eta kosta eremuetara gerturatuko gara aurten ere", azaldu dutenez. Hori dela eta, iganderako, abuztuak 3, hareatzetan deitu dituzte kontzentrazioak. 12.00etan izango dira bateratze guztian, Uribe Kosta eta Erandio mailako deialdia Plentzian izango dela. Hitzordua metro geltoki ondoan jarri dute. "Etxeratek, deituriko kontzentrazioetan parte hartzeko deia zabaldu nahi die euskal herritar guzti guztiei. Guztiok gara beharrezkoak dispertsioarekin amaitzeko. Horregatik, abuztuaren 3an, hondartzak beteko ditugu. Dispertsioarekin amaitzeko unea delako", amaitu dute. Argazkian, hondartzetako mobilizazioen aurreko edizioetako bat Sopelan / cc-by Algortara.