Zer proposatzen dugu? Begirada kritiko eta kontzientearen bidez ikusteko jaiak, zer hobetu aurkitu eta denontzako jai eredua marrazteko gai izan gaitezen:
Antolatzaile, eragile eta taldeok
1. Begiratu nork, zelan eta zergatik hartzen duen parte ekitaldi, lehiaketa eta ekintzetan. Saia gaitezen horri guztiari buruzko gogoeta egiten.
2. Begiratu nork, zelan, zertarako eta zergatik erabiltzen duen espazio publikoa, kalea, parkeak, plazak garraiobideak, komunak eta abar.
3. Begiratu ea denok ondo, beldur barik eta lasai egon eta gozatuko dugun giroa sortzen den, eta errazu giro hori.
Norbanakook
1. Errespetatu jendea. ezetz esaten badizute, egin kasu eta sinetsi ez duela zurekin hitz egin, dantzatu edo beste ezer egin nahi.
2. Pentsatu hitz edo keinurik egin baino lehen, zein eskua edo gorputza nonbait jarri baino lehen.
3. Ez eman zure iritzia galdetu ez badizute, batez ere norbait iraindu edo gutxiesteko bada.
4. Ez erabaki besteek zer nahi duten, hanka sartzen da sarritan! Ez erabili besteen keinu,begirada, hitzak zure jokabide eta ekintzak justifikatzeko.
5. Elkar babestu/lagundu, ez parte hartu irain eta eraso kolektiboetan.
6. Ez baliatu bereizkeria egoerak zu ahaltsu eta artaldean sentitzeko.
7. Lotsa dagokionari sentiarazi, erasotzaileari, alegia. Tolerantziarik ez, inpunitaterik ez, konplizitaterik ez portaera horien aurrean.
8. Lagundu portaera sexistak bistaratzen eta salatzen.
9. Geratu etxean, baldin eta gainerakoak errespetatzeko gai ez bazara.
10. Utzi pitokeriak!
San Inazio eta Portu Zaharreko txosnan postontzia jarriko dugu zuen ekarpenak, iritziak eta proposamenak jasotzeko eta jaiak amaitzen direnean, abuztuaren amaieran edo, balorazioa egingo dugu eta nota jarriko diegu gure herriko jaiei!
Animatu eta parte hartu!
Algortako Bilgune Feminista