Beñat Algortako 7 urteko ume bat da, bihotzeko gaitz bat pairatzen duena. Hori dela eta, Bostongo Children ospitalean ebakuntza egin behar diote. 140.000 euroko kostua du ebakuntza horrek.
Zapiak ondoko establezimendutan salgai egongo dira: Algortako Jai Batzordeko txosnan; Villamonte, Salsidu, Bodeguilla, Abian, Txeli, Jolas Aurre, La Plaza, Salem, Sustrai, Algortako Batzokia, Boga, Getxo Rugby, Basagoiti 57, Satistegi, Ekia eta Baserri tabernetan; Berezi, Ondarreta, Julia Learra eta Kantxa Kirol Moda dendetan; eta Beñat Bihotzez elkartean.
Ez dira gutxi, orain arte, norbanako, eragile zein merkataritza establezimenduek Beñat Mardaras larri gaixo dagoen Algortako umearen alde antolatutako ongintzazko ekimenak: bat bera ere ahaztu nahi izan gabe, zozketak egin, itsulapikoak jarri eta ekitaldi solidarioen (sardina-janak, dantza ikuskizunak...) prestaketa aipa daitezke. Beñatek behar duen elkartasun eta laguntzaren jakitun, Algortako Jai Batzordeak ere prest ditu hainbat jarduera , bihar hasiko diren