Beste alde batetik, Algortako Jai Batzordeak iragarri duenez, abuztuaren 2ko (15:00etan) koadrila bazkaria, euria egitekotan, Zabala eskoletan izango da. Azkenik, egun horretan, 18:00etan, Xake partida irekiak izango dira Getxo Xake Taldearen eskutik Mario Gómez maisu handiarekin batera, bi aldiz espainiako txapelduna eta euskal jokalaririk onena dena. 40 jokalari amateurren aurka jokatuko du agertzen doazen ordenean. Aurkari onenarentzat saria.
Bitartean, egun horretan, 22:00etan, Kasinon emanaldia eskainiko duen Arotza Moso abeslariari barkamenak eskatu dizkio jai batzordeak, jaien liburuxkan "Arotza Mozo taldea" jartzeagatik.
San Inazio jaiak Algortan (pdf)