Bitartean, Getxoko Udalak Algortako jaietan igande goizaldean ustez gertatutako sexu erasoarengatik jarritako salaketaren aurrean, eta Ertzaintzak kasua ikertzen duen bitartean, "edozein erasogatiko gaitzespena eta arbuioa" agertu ditu eta "eraso sexistarik gabeko gizartearen eta jaien alde lan egiteko konpromisoa berretsi du, ezetza beti ezetza argi gera dadin".
Udala "berdintasun eta errespetu baloreetan oinarritutako gizartea lortzeko lan egitearen alde" agertu da, emakumeok askatasun osoarekin irten, paseatu eta bizi ahal izateko; udalerriko kaleetatik bizitzaren uneoro, eta bereziki jai egunetan ere, lasai ibiltzeko; harreman sexualak norekin, noiz eta nola edukitzea askatasun osoarekin erabaki ahal izateko, hau da, beren borondatea guztiz errespetatua izan dadin.
Dozenaka lagunek Algortako San Inazio jaiak ospatzen ari zirela, igande goizalean gertatutako ustezko sexu erasoa salatzeko asmoz, astearte honetarako (abuztuak 5) elkarretaratze bateratua deitu dute Getxoko Udalak, Algortako Jai Batzordeak eta Berdintasuneko Kontseiluak, tartean Bilgune Feminista dela. Horrenbestez, 19:30ean jarri dute hitzordua Algortako puntu lilan (Torrene eta Telletxe kaleen artean), aipatutako ezaugarrietako gertaerak gaitzesteko. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila aipatuz hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, igande goizaldeak jazo zuen salaketa Ertzaintzak.