Festarik festa Gorliz, Itzubaltzeta, Astrabudua eta Berangotik igaroz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abu. 5a, 13:32

Berangoko Santo Domingo jaiak ofizialki atzo bukatu ziren arren, azken ekitaldi bat utzi dute abuztuaren 10erako. Igande honetan egingo dute Bakailao Egun herrikoia. "Berangoko koadrilak jai egunaz gozatzeko sukaldaritza-jardunaldian elkartzea da helburua", Udaletik azaldu dutenez. Gorlizko Andra Mari auzoko festei dagokienez, gaur bertan bukatuko dira, meza, euskal dantzak, luncha eta herri kirolak izango direla. Arratsaldeko 8etan Xandalo bikoteak girotuko du dantzaldia eta suzko zezena ere izango da. Itzubaltzeta / Romon, bihar pregoia irakurri eta suziria piztuko dute, 19:30ean Kolas plazan. Hala ere, larunbatean hasi ziren ekitaldiak eta gaur bertan poteoa, bazkari herrikoia, goitibeheren kontzentrazioa eta goitibeheren kalejira (iazko ibilbidea) egongo dira. Astrabuduan bihar emango diete hasiera San Lorentzo jaiei, ospakizunak igandera arte luzatuz. Argazkian, jendetza Astrabuduan Ulpiano maskotarekin dantzan / © Erandioko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun