Getxoko Udal Gobernuko ordezkari guztiak ez baziren gehienak; Marisa Arrue (PP), Maitane Nerekan (EH Bildu), Luis Almansa (PSE-EE) oposizioko alderdien bozeramaileak eta beste hainbat zinegotzi; Algortako Jai Batzordeko kideak; Bilgune Feminista eta beste hainbat emakume taldeetako lagunak; herriko elkarte eta eragileetako ordezkariak... bertan zirela, 300 lagun inguruk salatu zuten atzo, Telletxe plazan, San Inazio jaietako azken egunean, igande goizalean, gertatutako sexu erasoa. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila aipatuz hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, igande goizaldean jazo zuen salaketa Ertzaintzak. Hala ere, oraindik ez da atxiloketarik egon. Emakumea Basagoiti Etorbidetik gertu, Laukarika kalean, jaso omen zuen erasoa. El Correo Español" egunkariak zehaztutakoaren arabera, ospitalera eraman behar izan zuten 50 urte inguruko ustezko biktima. Polizia Autonomikoa gertatutakoa ikertzen ari da. Argazkian, dozenaka lagun atzoko elkarretaratzean.