Itzubaltzetako jaiak direla eta egun hauetan motelago ibiliko da UKBERRI.NET

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abu. 6a, 19:37

Igandera arte luzatuko diren Itzubaltzeta / Romoko jaietan murgilduta ibiliko da UKBERRI.NET. Izan ere, eragile hau Itzubaltzeta / Romoko txosna batzordeko kidea da. Hain zuzen, horrek sortutako konpromisoak zein festa horietan digital hau mantendu ahal izateko txosna jartzeak eragindako lanak direla eta, albistegi digital euskaldunaren jarioa motelagoa izango da egun hauetan. Horregatik, barkamena eskatu nahi dizuegu webguneko irakurle fidel zareten guztioi. Hala ere, horrek ez du esan nahi elkar ikusiko ez dugunik. Txosna gunera hurbiltzea besterik ez duzue horretarako. Beraz, Itzubaltzeta / Romoko jaietan elkarrekin izango garelakoan, ondo pasa!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun