Errepidean barrena hartuko dute Portu Zaharrerako bidea koadrilek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abu. 9a, 12:18

Algortako Portu Zaharreko (pdf) jaietako ohiko koadrilen jaitsiera dela eta, Getxoko Udaltzaingoak Algortako Etorbidea kalea itxiko du zirkulazioarentzat, Telletxe eta Mariandresena kaleen artean, datorren asteartean, abuztuak 12. Itxiera 18:00etatik 21:30ak arte egingo da, udal iturriek zehaztu dutenez. Lehenengo aldiz, eta jendetza etortzea aurreikuspenaren aurrean, koadrilak Algortako Etorbidetik (errepidetik, kontrako norabidetik) ibiliko dira Mariandresena eta Andres Kortina kaleen artean, Aretxondotik jarraitzeko Portu Zaharreraino. Argazkian, abuztuaren 12tik 16ra ospatuko dira Algortako Portu Zaharreko jaiak.

Portu Zaharreko jaiak 2014 (pdf)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun