Abuztuaren 14an hasiko dira Lemoizko Andra Mari jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abu. 9a, 12:42

Iaz osatu zuten Lemoizko jai batzorde berria eta, "arrakasta" izan zutela ikusita, berriro ere jaien antolakuntzari ekin diote. Andra Mari jaiak abuztuaren 14an hasiko dira Lemoizen; eta 17an azken traka egingo duten arren, sei egun beranduago, larunbatarekin, herri bazkaria ospatuko dute, erromeria, bingo berezia, txistorra jana eta guzti. Jaiak iraun artean ez dira faltako Lemoizko XXIII. txirrindulari lasterketa, Nekazari eta Artisau Azoka, Mundu Mailako XLII. Tortilla Lehiaketa, frontenis txapelketa, Kauta taldearen kontzertua edota XXXVI. Paella Txapelketa, txiki zein handientzako besteko ekitaldiekin batera. Bat nabarmentzearren, lehenengo eguneko bertso saioa aipatu du Jai Batzordeak, "guretzako euskaraz ospatuko dugun ekintza garrantzitsuenetako bat izango dalako eta eskualdeko bertsozaleentzako saio interesgarria ian daitekeelako". Argazkian, Amets Arzallus eta Sustrai Colina arituko dira bertsotan.

Lemoiz Andra Mari jaietako egitarauaren kartela (pdf)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun