Ohi bezala, azoka 10:00etan hasi zen baina, ordu hori baino lehenago, lehenengo bisitariek gain-begirada ematen hasi ziren eguneko lehenengo erakusketak egiteko asmotan. Handik ordubetera, erosleek azokaren bi salmenta guneak bete egin zituzten. 14:00etara arte, etengabe egin ziren salmentak. Bestalde, bertoko trikitilari taldeei eta aurten jarri ziren hiru txosnei esker, jai giroa nagusi izan zen azokan. Hau guztia, eta goizean izan zen eguraldi ona ezinbestekoak izan ziren giro itzela lortzeko.
Produktuen aniztasuna eta kalitatea izan dira aurten ere San Lorentzo Azokaren ezaugarri nagusiak, Getxoko Kultur Etxearen arabera. Barazkiak, txerrikiak eta ahatekiak, lekaleak, txakolina, euskal pastela, tradiziozko okintza, gozokiak, landareak eta loreak, gaztak, eztia eta beste hainbeste produktuak egon ziren salgai merkatuan. Ohikoa denez Euskal Herri osotik etorritako ekoizleek agon ziren Algortan bere salgaiekin.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.