Bizkaiko Garraio Partzuergoak 2014ko aurrekontutik 400.000 euroko partida bideratu du Plentziako lanetar, Tejadaren araberaa. Modu horretara, 60 plaza inguru izango dituen aparkaleku bat egin nahi da udalerri bizkaitarreko metro-geralekuaren ondoan, Plentziako eta inguruetako biztanleek metroa erabil dezaten.
2010ean eman zuten proiektuaren berri, baina desadostasunak egon ziren BGPren eta Plentziako udalbatzaren artean. "Azken horrek plaza batzuk bizilagunentzat izatea nahi zuen eta ez bakarrik metroaren erabiltzaileentzat. Ondorioz, lanak atzeratu ziren", azaldu du EAJk. “BGPk egiteke dauka Bilboko metroaren erabiltzaileen ibilgailuentzako txandakako disuasio-aparkalekua, eta BPGk Udalari urtarrilean planteatu zion proposamena in situ ikusi dugu”, komentatu du Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) zuzendari kudeatzaileak.
Aldundiak udal laguntza handiagoak
Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza diputatuak urralldeko herri eta hiriek "espainiar estatukoek baino udal laguntza gehiago" jasotzen dituztela adierazi du. “Bizkaian, Barakaldo, Getxo, Portugalete edo Durangoren tankerako udalerri handiek biztanleko 530-550 euro inguru jasotzen dituzte urtean. Espainiako udalerri handiek, aldiz, biztanleko 270 euro inguru jasotzen dituzte", esan du Rementeriak.
Unai Rementeriak Bizkaiak ematen dituen laguntzen eta Espainiako estatuak ematen dituenen artean dagoen desberdintasuna “oso garrantzitsua” eta “funtsezkoa baino gehiago” dela gehitu du. Izan ere, euskal lurralde historikoan “udalerri handi horien aldeko finantzazioa bikoizten dugu”. Bizkaiko udalerri txikiagoei dagokienez, Plentzia esaterako, biztanleko 600 euro inguru jasotzen dituzte urtean, Lehendakaritza diputatuaren esanetan. Espainian, berriz, biztanleko 180 euro. “EAJ-PNVn udal finantzazio hau mantentzearen alde gaude, bizkaitarroi horrek emango baitizkigu kalitatezkoak diren zerbitzu hobe eta ugariagoak", komentatu du. Jarraian, argi utzi du "udalerrien tamaina alde batera utzita" eta “udalerrien kolore politikoa kontuan izan gabe” babesten dituztela neurri hauek. Izan ere, bere hitzetan, bere alderdi politikoa “Bizkaiko udalen autonomia” mantentzearen aldekoa da.
Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzaren Udal Legearen aurreproiektuaren balioa azpimarratu du, datorren udazkenean behin betiko idatziko delarik. “Udal legea garrantzitsua da, udal eskumenak bermatzeaz gain, Bizkaiko udalerriek eskainitako zerbitzu publikoen kalitatea ziurtatzen duelako", adierazi du. Hori dela eta, “orain inoiz baino gehiago” lege hori onesteko momentua dela adierazi du. “Eusko Legebiltzarreko alderdi politiko desberdinei deia egiten diegu proiektua aurrera eramateko”, eskatu du.