Aimar Hidalgo Lertxundi euskal preso politikoak ostegun honetan, abuztuak 21, zeharkatuko ditu Herrera de la Manchako (Ciudad Real, Espainia) espetxeko ateak, askatasuna berreskuratuz. Algortako semea hirutan egon da preso, kasu berberagatik: 2004ko urriaren 20tik eta 2005eko uztailaren 19ra bitartean,
6.000 euroko fidantza ezarri eta ordaindu arte; 2007ko martxoan aste batez,
epaiari errekurtsoa jarri arte; eta azkenik, preso dago orain
2007ko abenduaren 14an Ertzaintzak atxilotu ostean. Hidalgori, Orkatz Gallastegi gatibu berangoztarrari eta Santurtziko Gaizka Gañani zazpi urte, sei hilabete eta egun bateko
espetxe zigorra ezarri zieten 2007ko martxoan, 2000ko abuztuaren 11n Algortan autobus bat erretzea leporatuta. Etxerat elkarteak behin baino gehiagotan salatu du algortarra aspaldi beteak dituela zigorraren 2/3ak edo 3/4ak eta "baldintzapeko askatasunari esker kalean beharko lukeela". Argazkian, herritar bat Aimar Hidalgoren argazkiari eusten, beste batek dagoeneko kalean den Iñaki Gonzalo "Kitxu" itzubaltzetarrarena daroan bitartean.