Azken urteetako arrakastaren ostean... aurtengo irailean ere Euskal Herriko pailazo maitatu eta ezagunenak izango dira Sopelan. Pirritx, Porrotx eta Marimotots! Hitzordua hilaren 17an izango da, Urko kiroldegian eta saio bi egongo dira: 16:30ean eta 19:00etan. Sarrerak bost euroan salduko dira. Erroldatuek irailaren 8tik 14ra bitartean erosteko aukera izango dute, eta ez erroldatuek 15etik 17ra (14:00ak arte). Sarrerak Kurtzio Kultur Etxean, Sopelarin bulegoan (Larrabasterra), udaletxean eta www.sopela.eus udal web orrian erosi ahal izango dira. Azken horretan hilaren 8tik 17ra. Hiru pailazoek “Bizipoza” euren ikuskizun berria aurkeztuko dute Sopelan. Argazkian, 2013ko irailaren 12an, 1.200 lagun egon ziren Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusten Larrabasterrako Urko kiroldegian / © Sopelako Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!