Abuztuaren 28an, ostegunarekin, La Plaza tabernan 19:00etan hasita, tabernaz-taberna herri osoan ibiliko da Kantagunea. Gauerdian, ordea, Tea Party DJ-ak jarriko du musika txosnetan.
Abuztuaren 29an, ostiralarekin, herri bazkaria egingo dute. Apuntatzeko orria (10 euro) La plaza tabernan egongo da, hilaren 27ra arte. Bazkari goxoa prestatzeko animatuz gero, goizeko 10etan aurreko taberna berdinean lotu dira. Arratsaldean, berriz, Larrain dantza izango da metro inguruan, 20:30ean. Eta, gauean, txosnetan En Tol Sarmiento taldearen kontzertua eta Garilak 26 erromeria izango dituzte.
Bertsoak eta ur gerra
San Agustin jaien azken txanpara helduta, larunbatean, arratsaldeko 8etan, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi eta Jone Uriaren bertsoak izango dituzte gozagarri Irailaren 23a plazara hurbiltzen direnek. Geroago, txosnetan, Kauta, Governors eta Izargi taldeek eskainiko dituzte kontzertuak, gauez.
Azkenik, igandean, abuztuak 31, ur gerra galanta izango da Santi Brouard plazan, 13:00etan hasita. Ondoren, arratsaldeko 7etan, Erdizka Lauetan plaza dantza taldea izango da. Ekitaldi horietan zein gainontzekoetan parte hartzeko, jantzi zuri-urdina jartzera deitu dituzte herritarrak euskara elkartekoek.