Antolintxu eta Madalentxu larunbatean aurkeztuko dituzte Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abu. 19a, 13:56

Plentziako San Antolin jaiak abuztuaren 29tik irailaren 3ra ospatuko diren arren, larunbat honetan, hilak 23, hitzordu berezia izango dute plentziarrek. Egun horretan ezagutzera emango baitute aurtengo Antolintxu eta Madalentxu nortzuk haragiztatuko dituzten. Baita Txikiantolintxu eta Txikimadalentxuren identitatea zein den ere. 13:00etan emango dute horren berri, Plentziako Kantaguneak girotutako ekitaldia. Baina, aurretik, egongo da zer ospatu: 11:00etan jarri dute hitzordua plazatxoan, aurreko urteetako Antolintxu eta Madalentxu bil daitezen, eta kalejira eginez. Ordu bete beranduago, horien guztien omenezko meza egingo dute. Behin, aurtego San Agustin jaietako protagonista nagusiak nortzuk izango diren aurkeztuta, 13:30ean barbakoa egingo dute Elaiz plazan. Argazkian, Antolintxu eta Madalentxuri harrera aurreko batean, artxiboko irudian / © San Antolin Deuna.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun