Jonathan Castroviejo txirrindulari itzubaltzetarrak
Espainiako Biraren elastiko gorria utzi dio gaur Movistarreko taldekidea den Alejandro Valverderi.. Castroviejok atzo eskuratu zuen liderraren maillot-a Jerez de la Fronteran jokatutako taldekako erlojuaren aurkako proban. Movistar izan zen talde arinena 12.600 metroko zirkuituan eta itzubaltzetarra lehena helmuga zeharkatzean, 12 minutu eta 13 segundoko markaz. Txirrindulariak emandako ohorea taldekideei eskertu zien. Garaipena, aldiz, eskaini zien Amets bere bikotekideari zein pasa den astean izan zuten Luken semeari. Gaur, Algeciras eta San Fernando (Cadiz) arteko etapan Nacer Bouhanni FDJ taldeko txirrindulari frantsesa nagusitu da sprint-ean. Castroviejo tropelean heldu da, denbora berean, 100. postuan eta sailkapen nagusia Aljandro Valverderen esku utzi du, 21. sartu dena. Halere, Castroviejo laugarren mantentzen da. Gorka Izagirre 6. da, Haimar Zubeldia, 19., 9 segundotara, eta Mikel Nieve 53. postuan dago, 27 segundotara. Argazkian, Movistar taldea atzoko erlojupekoan / © La Vuelta.