Txirrindulari getxoztar bat ospitaleratu dute, buruan kolpea hartuta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 5a, 19:35

Getxo udalerriko 64 urteko gizonezko bat, txirrindularia, Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten atzo goizean Areetan izandako zirkulazio istripu baten ondorioz. Getxoko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, txirrindulariak kolpe handia jaso zuen buruan eta osasun beharginek anbulantziaz eraman zuten Barakaldoko ospitalera, arreta medikua jaso zezan. Gertakaria atzo, ostegunean, jaso zen, goizeko 10:36 aldera, Areetako Eduardo Coste kalean. Une horretan, Leioako noranzkoan zihoan auto batek bizikletariarekin talka egin zuen. Getxoko Udaltzaingoa istripuaren zergatia argitzeko lan egiten ari da. Argazkian, udaltzain bat motor gainean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun