Bihar, asteartea, abiatuko dituzte Getxo udalerriko hainbat kale asfaltatzeko lanak, batez ere, Algortan eta Areetan egingo direnak. Hain zuzen ere, azken herri horretan hasiko dira aipatu lanak bihar, Santa Ana kalean. Tokiko Gobernu Batzarrak 324.540 eurotan (BEZa barne) esleitu zituen lanak. Horien iraupena 16 aste ingurukoa izango da eta eragina izango dute, Santa Ana kalean ez ezik, hurrengo kale hauetan ere: Abasota, Alango, Amaia, Andres Cortina, Andres Larrazabal, Artibai, Barria, Basarrrate, Benturillena, Bizkerre, udaletxetikKarmen, Euskal Herria, Gobelaurre, Kasune, Larrañazubi, Mesedetako Ama, Leioako etorbidea, Makaletako etorbidea, Neguri etorbidea, Etxeandia Artzapezpikua, Pinudi, Salsidu etorbidea, Salsidualde, San Nikolas, Valentin Gorbeña, Villaondoeta, Villaverde estarta eta Zubilleta. Lan horiek direla eta sor litezkeen arazo eta bide itxieren inguruko oharrak zabalduko ditu, aldian aldian, Getxoko Udalak. Argazkia: cc-by-nc-sa Manu Magalhães.