Euskal Jaia ospatuko dute asteburuan Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 9a, 19:19

Irailean ez da aspertzeko astirik izango Sopelan, hamaika jarduera izango baitituzte astebururo. Hilaren 13an eta 14an, berbarako, tradizionala bihurtu den Euskal Jaia izango dute, baina aurtengo edizioaren programa oparoagoa izango da Larunbateko lehenengo osagaia nekazari azoka izango da, 10:00etatik aurrera udaletxe inguruan. Gazta, barazkiak, loreak, frutak eta bestelako ortuariak erosteko aukera egongo da. 11:00etan Txalamakilak taldearen txalaparta tailerra eta emanaldia izango da, eta 12:00etan pala txapelketako finalak. 13:00etan azokaren sariak banatuko dira. Arratsaldeari dagokionez, Xabi Aburruzagak bere folk doinuekin udaletxe plaza alaituko du, 21:00etan. Igandean, artisautza azokaren txanda helduko da: 11:00etatik 15:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte. Goiz osoan zehar, Zirri Marra elkarteak antolatzen duen X. Margo Lehiaketa izango da (kazolak 13:00etan aurkeztu beharko dira, eta 14:00etan sari banaketa). Gainera, 09:00etan sukalki txapelketa izango da udaletxe plazan. Argazkian, irailean euskal jai ospatu ohi dute Sopelan / © Sopelako Udala.

12:30ean Eguzkilore dantza taldeak emanaldia eskainiko du. Arratsaldean, 17:00etan margo lehiaketaren sari banaketa izango dute plazan, eta asteburuari txapela jartzeko, 19:00etan Aukeran dantza konpainiaren emanaldiaz gozatuko dute.

Egitaraua:

Irailak 13, larunbata

10:00 Nekazari Azoka udaletxe inguruan.
11:00 Txalamakilak taldearen txalaparta tailerra eta emanaldia, udaletxe inguruan.
12:00 Sopelako Udala pala txapelketaren finalak, udal pilotalekuan (16 urtera arte doan).
13:00 Sari banaketa: gazta, barazki, lora eta fruta txapelketa.
21:00 Kontzertua: Xabi Aburruzaga (folk) udaletxe plazan.

Irailak 14, igandea

09:00 Sukalki txapelketa, udaletxe plazan.
11:00-15:00 / 17:00-20:00 Artisautza azoka udaletxe plazan.
Goiz osoan X. Margo Lehiaketa Sopelako Zirri-Marra elkarteak antolatuta.
12:30 Euskal dantzak Sopelako Eguzkilore dantza taldeagaz, udaletxe plazan.
13:00 Sukalki txapelketaren kazolak aurkeztu.
14:00 Sukalki txapelketaren sari banaket
17:00 Margo lehiaketaren sari-banaketa udaletxe plazan.
19:00 Aukeran dantza taldearen “Fusioak” antzezlana.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun