Kontrataziorako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik ditu oraindik Getxolanek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 9a, 19:53

Enplegua sustatzeko tokiko jardueren gainean Lanbidek egindako deialdiaren barruan, kontrataziorako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago oraindik, Getxo udalerriko enpresentzat. Langabezian dauden eta Lanbiden izena emanda duten 48 getxoztar kontratatzea da deialdiaren helburua, udal iturrien arabera. Zehaztu dutenez, bi motatako diru-laguntzak dira. Lehenengoa enpresentzat, saltokientzat eta profesionalentzat izango da eta baita Getxoko beste entitate batzuentzat ere, udalerriko langabetuak kontratatzeko. Bigarren deialdia, berriz, Getxoko gizarteratzeko enpresentzat eta zailtasun handiak dituzten pertsonak laneratzeko eta gizarteratzeko lan egiten ari diren etekinik asmorik gabeko entitateentzat da. Bi deialdietarako eskaerak Getxoko Herritarren Arretarako Bulegoetan aurkeztu ahal izango dira. Informazioa Getxolanen eska daiteke, 944 660 140 telefono zenbakian edo getxolan[abildua]getxo.net helbidean. Bi deialdien baldintzak eta eskaerak egiteko inprimakiak www.getxo.net/getxolanen kontsulta daitezke. Argazkian, Imanol Landa alkatea eta Josu Loroño zinegotzia Areetako arretarako bulegoa bisitatzen, artxiboko irudian / © Getxoko Udala.

Lehenengo deialdira 174.000 euro zuzenduko dira eta kontratuak 2014ko azaroaren 30era arteko epearen barruan egin beharko dira, sei hilabeteko edo iraupen luzeagoa duten kontratuentzat eta 2015eko otsailaren 28ra arte hiru hilabeteko edo iraupen luzeagoa dutenentzat. Bigarren deialdirako 75.000 euro zuzenduko dira, 2014ko azaroaren 30era arte egin daitezke eskaerak, sei hilabeteko edo iraupen luzeagoko kontratuetarako (lan jardunaldi osoa).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun