Bikote banaketa baten aurrean seme-alabekin zelan jokatu aztergai asteazkenean Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 19a, 19:47

Leioako Udalak, Etxadi familia psikologia kabinetearen bitartez, gurasoei zuzendutako prestakuntza saioa antolatu du irailaren 24rako. Ekitaldia 18:00etan izango da Kultur Leioan. Zehazki, gurasoak banatzen direnean zer nolako gauzak izan behar dituzten kontutan azalduko da, udal arduradunek zehaztu dutenez. Saio horretan izena emateko 946 072 576 telefono zenbakira deitu beharko da. Prestakuntza saio honetan, banatze egoera horien aurrean zelan jokatu behar dugun aztertuko dute, eta ze nolako gauzak izan behar diren kontutan seme-alabek ahalik eta gutxien kaltetzeko. Ideia 20 pertsonen taldea osatzea da, hizlariekin elkarreragintza egokia emateko. Horregatik, hitzaldian parte hartzeko "oso garrantzitsua da" aldez aurretik izena ematea, tokiko iturrien arabera. Argazkia: cc-by-nc-nd Joan Grífols.

"Jakina da, bikote bat banatzen denean sufrimendua oso presente dagoela, eta askotan, prozesu hau esperientzi traumatikoa izan daitekeela bikotekideentzat. Modu berean, bikote horren seme-alabek ere arazo hauek pairatzen dituzte, batez ere banaketa ez denean modu egokian garatzen", azaldu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun