EHUk eskainitako 87 graduetan 8.441 ikasle berri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 9a, 20:57

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eskainitako 87 graduetan 8.441 ikasle berri matrikulatu dira, plazen %97,8 bete dutelarik, unibertsitate berak atzo jakinarazi zuenez ikasturte hasierako ekitaldiaren berri emateko komunikatu batean. Azken bi matrikula epeak oraindik betetzeko dauden honetan, ikasle berrien behin-behineko zenbakia 8.441 izan da. EHUk 87 gradu eskaintzen ditu eta guztira 8.626 plaza. Hala, plazen %97,8 bete da. Zehazki, titulu horietako 53k bete dituzte eskainiko plaza guztiak, eta laster beste 11 titulu uztailean egindako ordenazioaren itxarote-zerrendatik irtengo diren ikasleekin beteko dira, EHUk adierazi duenaren arabera. Ikasturte hasierako ekitaldiari dagokionez, bihar, asteazkenean, irailak 10, 11.30etan, izango da EHUko Areto Nagusian (Sarriena auzoa, z/g. Leioa). Argazkian, biharko, goizeko 11etan deitu du elkarretaratzea Etxerat elkarteak, Leioa eta Erandioko campuseko Areto Nagusian, euskal preso politikoen ikasteko eskubidea aldarrikatzeko / cc-by Ikastekoeskubidea.info.

Uztaileko deialdian eskainitako plaza guztiak bete dituzten graduak, besteak beste, Ingeles Ikasketetako Gradua, Filologiako
Gradua, Arte Ederretako hiru tituluak (Arteko Gradua, Kultura Ondareen Zaintza eta Zaharberritzeari buruzko Gradua, eta Sorkuntza eta Diseinuko Gradua) eta Informatikaren Ingeniaritzako Gradua dira.

Gainera, goi-hezkuntzako erakundeak nabarmendu du Nautika eta Itsasontzia Makineria Goi Eskola Teknikoaren tituluek (Itsasketako Gradua eta Nautika eta Itsas Garraioko Gradua) %45 ikasle berri gehiago dutela aurreko ikasturtearekin alderatuz.

Bestalde, EHUn matrikula egindako ikasleetatik nota altuena duenak, Ingeniaritza Elektronikoko Gradua ikasiko du. Kalifikazio altuak dituzten beste ikasle batzuk ere badaude, besteak beste, Medikuntzan, Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitzean, Biokimika eta Biologia Molekularrean, Industria Teknologiaren Ingeniaritzan, Fisikan, Erizaintzan eta Farmazian. Zientzia arloan, Matematikako eta Kimikako graduek ere hartu dituzte nota altuak dituzten ikasleak.

Azken bi matrikula-epeak irailaren 12an eta 19an izango dira. Bigarren eta goragoko mailetako ikasleei eta graduondokoei dagokienez, automatrikula aste honetan egiten ari dira. Zentro gehienetan, eskolak, gaur, astelehenean, hasi dira.

Halaber, unibertsitateak graduondoko ikasketak eskaintzen ditu baita ere. Eskaintza honakoa da: 110 master ofizial (horietariko bik Erasmus Mundus Bikaintasuneranzko Onarpena dute), 65 doktorego programa berri, dekretu berrcc-by ira egokituak, (hauetariko 32k Hezkuntza Ministerioaren Bikaintasuneranzko Aipamena lortu zuten); eta 37 graduondoko berezko titulu.

Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitateak 5.709 irakasle eta ikertzaile ditu, eta 1.847 Administrazio eta Zerbitzuetako langile.

Ikasturte hasierako ekitaldia

Ikasturte hasierako ekitaldiari dagokionez, bihar, asteazkenean, irailak 10, 11.30etan, izango da EHUko Areto Nagusian (Sarriena auzoa, z/g. Leioa). Ekitaldi honetan, EHUko idazkari nagusi José Luis Martínek 2013/2014 ikasturte akademikoaren memoriaren laburpena eskainiko du.

Gero, EHUko Anatomia Patologikoko irakasle tituludunak eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Anatomia Patologikoko zerbitzuburuak, José Ignacio López Fernández de Villaverde doktoreak, emango du 2014/2015 ikasturte hasierako hitzaldia: "El patólogo, médico invisible".

Ekitaldia bukatzeko Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Iñaki Gorizelaiak eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk parte hartuko dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun