Ahal Duguk Leioako taldea aurkeztuko du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 10a, 12:20

Ahal dugu (Podemos) ezkerreko formazioa Bizkaian errotzeko prozesuaren barruan talde berriak sortzen ari dira, "herritarren parte hartzea errazteko eta pertsonengan eragina daukaten arazoak identifikatzen eta irtenbideak bilatzen lagungarriak izateko asmoz". Ahal Duguren iturriek zehaztu bezala, bihar, osteguna, Leioako taldea aurkeztuko dute. 19:00etan,, Errekalde plazako Nagusien Etxeko hitzaldi gelan. Nabarmendu dutenez, aurkezpenean, lanari ekiten dioten taldeetako kideekin batera, beste talde batzuetako kideak ere egongo dira, "bizi dugun larrialdi egoerari aurre egiteko bide politiko berriak bilatzeko egiten ari direnaren berri emango dituztenak". Argazkian, alderdia finantzatzeko ekaina bukaeran azoka txikia antolatu zuten Uribe Kostako taldeek / © Uribe Kostako Ahal Dugu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun