Eskoziarekin eta Kataluniarekin bat Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 10a, 12:47

Larunbat honetarako, irailak 13, Sopelako Euskal Jai giroan, tokiko Gure Esku Dago taldeak bozketa birtual bat antolatu du Eskoziari eta Kataluniari elkartasuna adierazteko, eta herri bi hauetan hasitako bidean Euskal Herriak ere pausuak eman behar dituela adierazteko. Sopela.net agerkari digitalak agertu bezala, bozketa birtuala Sopelako udaletxe plazan izango da 10:00etatik 13:30 arte, eta gero 14:00etan mosaiko erraldoia osatuko da. Bide batez gonbidapena egiten zaie sopeloztar guztioi 18:30ean Bilboko Plaza Berrian izango den ekitaldian parte hartzeko; ekitaldi honetan ere, herri bi hauekiko elkartasuna adieraziko da. Argazkian, 2013ko Diadan estelada eskegi zuten Sopelako udaletxeko balkoian / © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun