Bere obrak literaltasuna erabiltzen du, nahita, artearen munduaren eta gizartean duen paperaren gaineko hausnarketa planteatzeko. Berehalakotasun sendo batetik, metahizkuntza darabil legitimatze instituzionalen prozesuak zalantzan jartzeko eta ironiaz hitz egiteko euren diskurtso hegemonikoez eta etengabe krisian dagoen gizarteak islatzen duen hauskortasunaz. Irudien izaeraz eta gero eta lausoagoa den irudi erreal eta fikziozkoen arteko mugaz ere hausnartu nahi du.
Alberto Albor
Alberto Albor (Burgos, 1977) Bilbon lan egiten du eta bizi da. EHUn lizentziatua da, Arte Ederretan, eta Artean ikertu eta Sortzean titulatua. 2004an, Juan Uslék zuzendutako tailerrean parte hartu zuen, Santanderreko Marcelino Botín Fundazioan. Bi urte beranduago, sortze artistikoko Juan Otaola eta Perez de Saracho beka lortu zuen, eta horri esker, 2007an, Deliverance erakusketa antolatu zuen Basauriko (Bizkaia) Ariz dorrean.
2008an, bekadun egoiliar izan zen BilbaoArte Fundazioan, eta urtebete beranduago, bertan, "El miedo acaba con el sueño" erakusketa egin zuen. Gainera, Bilbao Arte Newyorken erakusketa kolektiboan ere parte hartu zuen, The Gabarron Foundation-Carriage House Center for the Arts New York-en izan zena. 2010ean, Bizkaiko Foru Aldundiaren sortze beka lortu zuen, eta bere proiektua, Spoiler, Bilboko Errekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan egon zen ikusgai.
Iranzu Antona
Iranzu Antona (Iruña, 1979) EHUn lizentziatua da, Arte Ederretan. Gaur egun, bertan ari da ikerketa burutze doktorego programa baten barruan. Tailer askotan parte hartu du, azkenengoen artean, hauexek: "Falsos márgenes: mucho ruido y pocas nueces", Txuspo Poyok koordinatua, BilbaoArte Fundazioan (2010); eta "Organigrama", Ibon Aranberrirena, Bartzelonako Tàpies Fundazioan (2011). Egoiliar plaza lortu zuen BilbaoArten, 2009an, eta ArteLekun 2005ean, Donostian.
Iruñeko Artista Gazteen saria irabazi zuen 2007an, Iruñeko Udalak antolatua, eta Nafarroako Gobernuko eta Bizkaiko Foru Aldundiko bekak jaso ditu. Duela gutxi, Café Dossier-II Convocatoria de visionado de portafolios-en hautatua izan da, Espainiako Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeriokoa.