"Zelan da posible ez egotea azterketarik Urdulizko ospitaleak ekarriko dituen garraio beharren inguruan? Zelan da posible Metro Bilbaok ez izatea horren inguruko informaziorik? Zelan da posible milioi euroko inbertsioa suposatu duen eta 3 urtez itxita daraman geltoki baten irekierak, askoz aurrerago proiektatu den aparkaleku batengatik baldintzatuta egotea?", galdetu dizkiote beraien buruei Getxoko EH Bilduko ordezkariek.
Atzoko bilera eta gero, Ibarbengoako proiektuarekiko duen "mesfidantza" berretsi du koalizio ezkertiarrak, "bai geltoki zein aparkalekuaren kasuan diru publikoaz (aparkalekuak 6 milioi euroko kostua izango du) egindako inbertsioaren gestio txar eta ilunagatik".
"Horrek, berriz ere, EAJk Getxoko Andra Mari auzoa porlanez bete eta bertan espekulaziorako bideak topatzeko aukerak zabaldu nahi dituela pentsatzera eramaten gaitu. Ez dugu hori onartuko, are gutxiago herriaren etorkizuna baldintzatuko duen Antolamendu Plan Orokorraren eztabaida zabalik dagoenean eta horren azken erabakia Getxoko herritarren esku utzi behar denean", amaitu dute.
Atzo, irailak 9, Bingen Saitua eta Maitane Nerekan Getxoko EH Bilduren zinegotziak Eneko Arruebarrena Metro Bilbao enpresako zuzendariarekin eta Jose Miguel Ortega zuzendari ondokoarekin bildu ziren Ibarbengoa geltokiaren eta bertan eraiki nahi duten parkingaren inguruan argipenak eskatzeko. Izan ere, Urdulizko metro geltokiaren lurperatzearekin Sopelatik metro frekuentziak gehitu daitezkeen argitu nahi zuten koalizio ezkertiarrekoek,