"Aurretik Getxoko
Kortiñe kaleko lursailekin egin bezala", oraingo honetan Udal Gobernuak Aixerrota inguruko bi partzela salmentan jarri izana gaitzetsi du
Getxoko PPk. Udalak berak iragarri du "Aixerrota-50 eremuan kokatutako 21-II eta 21-III lursailak lehiaketaren bidez (prozedura irekia) besterentzeko" asmoa, "etxebizitza askean eraikitzeko", lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1.445.051,77 euro direla. "EAJren helburu bakarra da bere proiektu erraldoiak, Romo Kultur Etxea eta Algortako Getxo Antzokia, finantzatu ahal izateko bideratzeko diru-sarrerak lortzea", salatu du Marisa Arrue tokiko popularren bozeramaileak, Eduardo Andrade zinegotziarekin batera bi orubeen alboan gaur emandako prentsaurrekoan. Alderdi Popularraren ustez, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzera bideratu beharko litzateke diru hori. Argazkian, Arrue eta Andrade gaurko prentsaurrekoan / © Getxoko PP.