Ikasturte berria... asmo berriak! Sopelako Udal Euskaltegiak ikasturte berriko matrikulazioen izen-ematea zabaldu du, irailaren 25era arte, tokiko arduradunek jakinarazi dutenez. Interesa duten sopeloztarrek (eta herrian erroldatuta ez dauden herritarrek) hainbat ikastaro izango dituzte eskura: euskalduntze maila guztiak (1-A, 1-B, 2, 3); guraso taldeak (hasiberriak, gurasoak lagunduz); ostalari, dendari eta kirol monitoreentzako ikastaro bereziak; mintzapraktika; eta bizkaiera. Ordutegi, prezio eta bestelako informazioa jasotzeko, Udal Euskaltegira (Enrike Urrutikoetxea, 10) gerturatzerik badago, 946 763 154 telefono zenbakira deitu edo
euskaltegia[abildua]sopelana.com e-postara idatzi. Argazkian, "Euskaraz bizi nahi dut" kanpainaren barruan, herri lasterketa egin zuten irailaren 22an Sopelan / ©
Sopela.net.