«Hegadan» agenda udalerri hauetako ikastetxeetan banatuko da: Balmaseda, Bermeo, Busturia, Elorrio, Erandio, Enkarterri, Etxebarria, Maruri-Jatabe, Mundaka, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Muxika, Ortuella, Sukarrieta eta Zierbena. Agenda Lehen Hezkuntzako eskola-umeei banatzeko editatu da, 6 urtetik 12 urtera artekoei. Guztira, 5.781 ale banatuko dira ikasturte hasieran, aipatutako udalerrietan.
Hegaztiak
Hegaztiak dira ikasturte honetako agendaren ardatz nagusia. Eskola-egutegiarekin batera, ipuin batzuk ere editatu dira, hegaztiak protagonista dituztenak. Hilero ipuin bat eskaintzen da, eta, ipuin bakoitzaren ondoan, ikastetxean zein etxean lantzeko joko eta ariketak aurki daitezke. Hegazti batzuen ezaugarriak erakusten dira, eta ibilbidea egiten da lurraldeko udalerri eta leku esanguratsuetan zehar.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.