Ura moztuko dute gaur campusean eta inguruetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 11a, 10:03

Gaur, osteguna, goizeko 9:30ak eta arratsaldeko 2ak bitartean, ur-etete programatua izango da Leioako Ikea kalean, EHUk Leioa eta Erandion duen campusean zein inguruetan. Leioako Udalak atzo iragarri zuenez, ur-etete hori Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ur-horniduraren hoditerian konponketa lanak egin ahal izateko burutuko dute. Hortaz, matxurak konpondu bitartean ez da urik egongo aipatu guneetan. Egoera hori bost ordu eta erdiz luzatuko dela aurreikusita dago, zehazki goizeko 9:30etik 14:00etara artekoa. Leioako Udalak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak barkamena eskatu diete auzokideei konponketa lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Argazkian, txorrota / cc-by-sa afoncubierta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun