Aipatu egunean, goizeko lehen orduan, jabea dendan bakarrik zegoela bi emakume sartu zitzaizkion dendara eta, salgai bat eskatu ondoren, ezustean sartu ziren erakusmahaiaren beste aldera, biktimari bultza egin zioten eta dena arakatu zuten dirua aurkitu zuten arte. Laster batean utzi zuten gero saltokia.
Segurtasun Sailak dioenez, salaketa ikertu ondoren, egileak nortzuk ziren jakin ahal izan zuen Ertzaintzak, eta atxilotzeko eskakizun bat zabaldu zen haien kontra. Atzo goizean, asteazkena, patruila batek ustezko lapurrak identifikatu zituen Bilbon, epaitegien inguruan, eta atxilotu egin zituen larderiaz lapurreta egin izana egotzita.
Ertzaintzak 20 urteko gizonezkoa atxilotu zuten atzo, asteazkena, Getxo udalerriko trasteleku batetik goizaldean desagertutako bizikleta bat lapurtu izana egotzita. Eusko Jaurlaritzaren