Saltillok udako itsasaldiak bukatuko ditu Lastres eta La Rochelleko eskalekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 11a, 18:18

Ostiral honetan, irailak 12, Saltillo EHUko eskola-ontziak uda honetako hirugarren eta azken itsasaldia hasiko du Santurtziko portuan. Larunbatean helduko da Lastresera, eta astelehenera bitartean izango da Asturiaseko portuan. Hala ere, igandea jardunaldi berezia izango da EHUko eskola-ontziarentzat, Unibertsitateko iturriek adierazi dutenez; Bon Temps 1926an egindako masta biko bailandrarekin batera aterako baitira nabigatzera. Saltillok eta Bon Tempsek beraien tripulazioak trukatuko dituzte, eta aukera ona izango da tripulazioa osatzen duten EHUko Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 14 ikasleentzat beraien nabigazio praktikak osatzeko. Ondoren, Saltillo La Rochelleko (Frantzia) porturantz abiatuko da, "Grand Pavois" jaialdiaren egoitza, irailaren 18tik 21era bitartean. Festibal honek tradizio handia dauka itsas industrian. Argazkian, Saltillo belaontzia / © EHU.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun