Ekintza horiek lana bilatzeko oinarrizko gaitasunak lantzen diren beste ekintzekin osatzen dira. Besteak beste, informazio eta komunikazioaren teknologiak (IKT) dira horietako bat, "gaur egun informazioa sarean dagoelako, informazio hori eskuratzeko gai izan behar dugulako eta gure beharren arabera erabili", Leioako Behargintzatik aipatu dutenez. Zentzu horretan, oso oinarrizko mailatik abiatzen diren tailerrak eskaintzen dituzte: alfabetatze informatikotik, IT Txartelak egiaztatzeko ekintzetara edo programa bulegotikoak.. Hori guztia, partaideen eta euren beharren arabera.
Bigarren arloa tresnei dagokiena da. Lan bila ari den edonork maneiatu behar dituen gaitasunak enplegagarritasuna hobetzeko . "Arlo honetan, partaideen beharretara egokituko gara baita ere, honako gai hauek landuz: CV, aurkezpen gutuna, psikoteknikoak, bideo bidezko curriculumak edo enplegurako web baliabideak", azaldu dutenez.
Azkenik, negozio ideiak sortzeko tailerrak nabarmendu dituzte, ekintzailetza sustatzeko estrategiaren barruan. "Ekintzailetzak lan bilaketa edo hobekuntza esparrua zabaltzen du, aktibitate edo negozio propioa sortzera bideratzen gaituelako. Aukera ez da bakarrik besteen kontura lan egitea", amaitu dutenez.