Leioako Sakoneta kiroldegiko igerilekuetako hobekuntza obrak irauten duten bitartean, leioaztarrek Algortako Fadura eta Itzubaltzeta / Romoko Gobelako igerilekuak erabili ahal izango dituzte doan udal bien artean adostutako akordio bati esker. Horretarako, Sakonetako bazkideek ziurtagiri bat jaso behar dute kiroldegi leioztarrean eta karnetarekin batera Getxoko instalazioetan aurkeztu. Honekin nahiko izango da igerilekuak erabili ahal izateko, Leioako Udalaren arabera. Fadura eta Gobelako igerilekuen ordutegia 08:00etatik 21:30era da, astelehenetik igandera. Horretaz gain, Fadura aukeratzen duten leioaztarrek atletismo pista eta belodromoa ere erabili ahal izango dituzte doan. Horren inguruko informazio gehiago eskuratzeko 944 008 059 telefono zenbakira deitu edo
uki.atezaintza[abildua]leioa.net helbidera mezua bidal daiteke. Argazkian, hainbat haur igeri egiten Algortako Fadura kiroldegian / © Getxoko Udala.