Nekazaritza ekologiko azoka egingo dute etzi Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 11a, 19:44

Larunbatean, irailak 13, 2014ko Bio Getxo, Nekazaritza Ekologiko eta Energia Berriztagarrien IX. Azoka izango da Algortako Telletxe plazan, Getxoko Udalaren laguntzarekin, EKOLUR Bizkaiko Nekazaritza Ekologikoaren Elkarteak antolatuta. Azokaren ordutegia 10:00etatik 15:00etara bitartekoa izango da. 30 bat erakuslek produktu ekologiko desberdin batzuk erakutsiko eta salduko dituzte, hau da, frutak, barazkiak, gaztak, marmeladak, pastelak, ardoak, kontserbak, eztia, olioa eta abar. Dastatzeak (talo eta txorizo ekologikoa ardoarekin eta bertoko sagardo ekologikoarekin) eta tailerrak ere izango dira. Aurreko urteotan bezala, bioeraikitze, energia berriztagarrietatik energia sortzeko eta bestelako proiektuak aurrera eramateko behar diren hainbat materialen erakusketak ere izango dira. Argazkian, azoka bat Algortan / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun