Langile bila dabil Bizarra Lepoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 11a, 20:23

Bizarra Lepoan Getxo udalerriko euskara elkartea Gehitu Kirola eta Gehitu Kultura egitasmoak dinamizatzeko langile bila dabil. Hautagaiei eskatzen zaie euskara ondo menperatzea, ahoz eta idatziz; teknikari lanetan eskarmentua izatea; dinamikoa eta autonomoa izatea; eta harreman pertsonaletarako gaitasuna izatea. Halaber, aukeraketa egiterako orduan baloratuko dute eskualdekoa izatea, euskalgintzan aritu izana, Getxo eta Getxoko proiektuak ezagutzea, soziolinguistikari buruzko ezagutzak izatea, eta Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna. Bizarra Lepoanek eskaintzen ditu amatasun-baja batean lanaldi osoko kontratua (egunean 8 orduko lanaldia); eta ordutegi eta egutegi malgua. Curriculumak info[abildua]bizarralepoan.org helbidera bidali edo bulegora eraman (Martikoena kalea 16, 2. solairua – 4. bulegoa) beharko dira. Curriculumak bidaltzeko azken eguna irailaren 25a (eguerdiko 12ak arte) izango da. Argazkian, besteak beste, Getxo Rugbyk izenpetu zuen Gehitu Kirola egitasmoaz ere arduratu beharko da langile berria / © Angela Perez Goicoechea - Getxo Rugby Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun