Diadan izan zen atzo Jon Iñarritu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 12a, 15:10

Jon Iñarritu Aralar alderdiko kide eta Amaiurreko diputatu areetarra Kataluniako Diadaren ospakizunetan parte hartu zuen atzo. Ehunka milaka pertsonek Kataluniako nazio eguna ospatu eta Bartzelonan independentziaren alde egindako mobilizazio erraldoian izan zen diputatua, beste hamaika uribekostar eta euskal herritar bezala, tartean Udalbiltza, EAJ, EH Bildu eta beste alderdi eta sindikatuetako ordezkariak. Guztira, antolatzaileen arabera 1.800.000 bildu ziren, V erraldoia osatuz eta "azaroaren 9an bozkatu egingo dugu, azaroaren 9an irabazi egingo dugu" lemapean. Iñarritu Aralarren ordezkaritza ofizialaren kidea izan zen, Maite Iturre eta Iñaki Irazabalbeitiarekin batera. Hirurek Kataluniako herria "zoriondu" zuten, atzo "inoiz baino gehiago" egon baitzen "kaleetan Kataluniako herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duenaren aldarrikapena". Argazkian, ezkerretik eskuinera, Irazabalbeitia, Iñarritu eta Iturre / © Aralar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun