Trafikoa moztuko dute Areetako Lertegi kalean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 12a, 15:26

Saneamenduko arketa bat berritzeko lanak direla eta, datorren astelehenean, irailak 15, Areetako Lertegi kalean zirkulazioa etengo du Getxoko Udalak, Zugatzarte etorbidea eta Manuel Smith kaleen arteko zatian. Halere, udal iturrien arabera, gidariek autoak garajeetara sartu ahal izango dituzte. Lanen iraupena, gutxi gora behera, bi astekoa izango da, Udalak berak aurreikusi duenez. Tokiko erakundeak barkamena eskatu du sor litezkeen eragozpenengatik. Argazkian, saneamendu sarea hobetzeko lanak Itzubaltzeta / Romon, 2011n / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun