Ertzaintzak 29 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo goizean Getxoko udalerrian, abuztuan etxeko langile izan zen etxean hainbat bitxi lapurtu zuelakoan. Segurtasun Sailak nabarmendu duenez, ustez gazteak hartutako bitxiek 12.000 eurotako prezioa dute merkatuan. Polizien ustez, emakumeak abuztuan hartu ei zituen edergailuak, ohiko langilea ordeztu eta behin-behinean etxe batean etxeko langile izan zenean. Emakumea joan den astean ere atxilotu zuten, kasu horretan pasa den abuztuaren 31n Algortako Sarrikobaso kalean umetxo bat abandonatzea egotzita. Ustezko lapurretako aferari dagokionez, irailaren hasieran, Getxoko Ertzaintzak urrearen salerosketa-kontratuak egiaztatzen aritu zen, ertzainek aldian behin egiten duten legez, bere mugapeko lizentzia duten establezimenduetan. Atzo atxilotu zuten andrak abuztuan bost bitxi salmenta egin zituen urre urtuaren prezioan, lau mila eurotik gora bereganatuz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!