Udondo jaietan murgilduta dago

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 12a, 21:57

Ondiz auzoko jaiak amaitzear daudela, herenegun abiatu ziren ospakizunak Leioako beste txoko batean; Udondo auzoan, alegia. Horrenbestez, txupina jaurtiz eta txistulariekin kalejira eginez hasiera eman zioten festei pasa den asteazkenean. Behin Tolentinoko San Nikolasen eguna igarota, gaur arteko jauzia egin dute, asteburuari begira indarrak berreskuratzeko edo. Gaur arratsaldean, Los Cinco Bilbainos taldea arituko da bilbainaden doinua nagusiei eskainiz. Gauean, berriz, mozorro sariketa eta dj baten emanaldia izango dira. Gauzak horrela larunbatean izango da jaietako egun nagusia. Hain zuzen ere, azken egun horretan izango dira bertsolariak, txikiteroak, urrezko aizkolarien liga, aintzinako auto eta motorrak, Garilak 26 erromeria eta, jakina, paella lehiaketaren seigarren edizioa egingo dute . Ondiz auzoari dagokionez, igandean, irailak 14, egingo dute Andra Mari jaien errepikapena. Argazkian, paella lehiaketa Udondon, artxiboko irudian / © Leioako Udala.

Egitaraua:

Irailak 10, asteazkena. Tolentinoko San Nikolas Eguna

11:00 Txupinazoa eta kalejira txistulariekin.
12:00 Meza Ondizko baselizan.
13:00 Ohorezko aurreskua eta ikurrinaren igoera auzoko nagusiaren eskutik. Udondoko nagusientzako luncha.
19:30 Udondoko txikiteroen poteo musikatua.

Irailak 12, ostirala

18:00 Udondoko XII. Arrantza Txapelketa.
18:30 Gure Ohiturak dantza taldearen emanaldia.
19:30 Txokolate jana.
20:00 Los Cinco Bilbainos taldearen emanaldia. Mozorro gaua.
23:00 Dj. Atsedenean mozorro lehiaketaren sari banaketa.

Irailak 13, larunbata

09:30 Txupinazoa.
09:30 Udondoko VI. Paella txapelketaren hasiera.
10:00 Antzineko kotxe eta motorren erakusketa.
12:30 Antzineko kotxe eta motorren ibilaldia.
12:30 Udondoko Txikiteroen poteo musikatu bertsolariekin.
14:30-15:00 Paellak aurkezteko ordua.
17:00 VI. Mus txapelketa.
17:30 Umeentzako jolasak.
18:00 Bertso saioa.
18:00 Paella txapelketaren sari banaketa.
19:00 2014ko Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga.
20:00 Erromeria: Garilak 26.
20:00 Leioako Musika Bandaren emanaldi ibiltaria.
22:00 Erromeriaren atsedenaldia.
23:00 Erromeria: Garilak 26.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun