Aldaketak EHUko errektore taldean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 15a, 14:04

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) aldaketak egin ditu erakundearen eguneroko kudeaketan errektoreari laguntzen dion taldean. Javier Gil Goikouria errektore agintaldi honetan Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea izan denak kargua utzi du, berak eskatuta, EHUko iturriek jakinarazi dutenez. Xabier Etxaniz Erle irakasleak, orain arte Euskararen arloko errektoreordeak, ordezkatuko du. Euskararen arloko errektoreordetzaren ardura, berriz, Jon Zarate Sesma taldekide berriak hartu du. Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979) Farmazian lizentziatua (2002) da, eta 2007tik doktorea. EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak saileko irakasle agregatua da, eta NanoBioCel talde finkatuan ikertu du, terapia geniko ez-biralerako nanopartikulen diseinu eta elaborazio ikerketa lerroan. 18 ikerketa proiektutan parte hartu du eta 20 artikulu zientifiko argitaratu ditu inpaktuzko nazioarteko aldizkarietan. 2011tik "Ekaia"-ko zuzendaria izan da. "Ekaia" EHUk euskaraz argitaratzen duen zientzia eta teknologia aldizkaria da. Zarate EHUko Gobernu Kontseiluko kidea zen baita ere. Argazkian, joan den asteazkenean egin zuten 2014 / 2015 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia / © EHU.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun