Kurtzio Kultur Etxeko ikastaroen izen-ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 15a, 14:36

Kurtzio Kultur Etxeak 2014-2015 ikasturterako ikastaroen izen-ematea zabaldu du. Sopelan erroldatuta dauden lagunek irailaren 15etik 21era eman ahalko dute izena, eta ez-erroldatuek, berriz, irailaren 22tik 24ra arte. Izena emateko tokiak: Kurtzio Kultur Etxea bera, udaletxea, Sopelarin (Larrabasterrako udal bulegoa) eta www.sopela.eus web orrian, honako helbidean: https://sopelarin.sopelana.net/TSKultura/menu.aspx. Ikastaroen eskaintzari dagokionez, aurten hainbat berritasun egongo dira: antzerkia nagusientzat, Photoshop ikastaroa... Baina berri nagusia Emakumeen Jabekuntza Eskola sortu izana izango da. Udal iturriek azaldu dutenez, tokiak izen-emate hurrenkeraren arabera esleituko dira. Ikasleei telefonoz jakinaraziko zaie gutxieneko taldea sortu den eta plaza egokituko zaien edo ez. Ordainketari dagokionez, izen-ematea amaitu ondoren, talde osatzeko gutxieneko lagun kopurua lortu bada, eta ikastaroa hasi aurretik, egingo da. Ordainketa moduak: kreditu txartela edo bankuko erreziboaren bitartez (kasu honetan, aurrezki libretaren originala aurkeztu beharko da izena ematerakoan). Ikastaroa bere osotasunean ordainduko beharko da. Argazkian, Kurtzio kultur etxea / © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun