Astearte honetan, hilak 16, Araututako Aparkamenduaren Zerbitzuaren (OTA-TAO izenez ezagutzen dena) Zerga-Ordenantzaren aldaketa indarrean sartuko da eta ondorioz, bihartik aurrera, 15 minutu baino iraupen laburragoko aparkaldiak doakoak izango dira, behar den tiketa atera ondoren. Getxoko Udalak azaldu duenez, makinan matrikula-zenbakia sartu eta egiaztatu ondoren, gidariek ordu laurden izango dute doanik aparkatzeko. "Tarte horretan egonda, behar den denbora areagotu ahal izango da, baina 15 minutu igarotzen badira aparkatzeko epea luzatu gabe, toki horretan berriro aparkatu ahal izateko ordu bat itxaron beharko da edo gunez aldatu", zehaztu dutenez. 15 minutu baino egotaldi luzeagoetarako indarrean dauden tarifak mantenduko dira, hau da, 30 minutura arte 0,25 euro; ordu bat 0,65 euro; ordu bat eta erdi 1,25 euro eta lau ordu eta erdi 5,85 euro, batzuk aipatze arren.