Algorta eta Areetako hainbat kale itxiko dituzte aste honetan herri-lanak egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 15a, 18:17

Getxo udalerriko hainbat kaletan egiten ari diren asfaltatze lanak direla eta, aste honetan bertan zirkulazio etete berriak izango dira, udal iturriek jakinarazi dutenez. Horrela, Algortako Bizkerre kalean bidea itxiko dute ibilgailuentzat, tarteka, asteazkenean, hilak 17, 08:00etatik 18:00etara. Ostegunean, hilak 18, Salsidu ere zarratuko dute, Ollarretxeko biribilgunetik aurrera, 08:00ak eta 14:00ak bitartean, saneatze lan zehatzak egiteko. Arrazoi berdinagatik, Kasune kalean ere zirkulazioa eten egin beharko dute ostegun arratsaldean, hilak 18, eta ostiral goizean, hilak 19. Azkenik, Areetan, Amaia kalean, Santa Ana eta Ibaigane artean, asfaltatze lanengatik seinaleztatutako aparkatzeko guneak libre utzi beharko dira asteazken, ostegun eta ostiralean (irailaren 17, 18 eta 19an). Hasiera batean ez da aurreikusi zirkulazioa etetea ibilgailuentzat eta bide alternatiboa emango da. Udalak, lan horiek direla eta jarri daitezkeen seinaleei arreta ipintzea eta aldi berean, sor litezkeen eragozpenengatik ere barkamena eskatu du. Argazkian, errepideko asfaltoan arrakala / cc-by-nc-sa Manu Magalhães.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun