Beldur Barik Jarrera lehiaketaren bosgarren edizioan emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte.
Edozein adierazpen artistiko aurkeztu ahal izango da, ikus entzunezko formatuan, hau da, flashmob, poema errezitatuak edo hausnarketa testuak kameraren aurrean irakurrita, bideoklipak, argazkiak edo argazki-muntaiak, fotonobelak, lipdub, dantza, film laburrak, animazio proiektuak, proiektuen edo arte lanen aurkezpena, performance, hiri interbentzioak, eta abar.
Oinarriak
Emakundek antolatuta eta Foru Aldundiak eta Eudelek bultzatuta, berdintasunaren aldeko euskal udalen (tartean Getxokoa) Berdinsarea sarearen barruan, ikus-entzunezko lehiaketak bi kategoria ditu: 12 eta 17 urte bitartekoak batetik, eta 18 eta 26 bitartekoak, bestetik.
Bakarka edo taldean (ikastetxe bat, gela bat, elkarte bat) parte hartu daiteke lehiaketan. Kategoria bakoitzean 500 euroko lehen sari bana, eta 300 euroko bi bigarren sari banatuko. Horren gain, herriaren saria eta ikus-entzunezko ekoizpen onenari 300 euroko sari bana ere emango da.
Izen-ematea
Tailerretarako izen-ematea posta elektronikoz (berdintasuna[abildua]getxo.net), telefonoz (944 660 136) edo udal webgunearen bitartez www.getxo.net/berdintasuna. Beldur Barik Jarrera lehiaketarako proposamenak e-mail bidez jarrera[abildua]beldurbarik.org helbidera bidali beharko dira datorren azaroaren 12rako. Sariak azaroaren 29an banatuko dira, aurten Urola-Garaian egingo den Topaketan.