EHUk Mugikortasunaren Astean parte hartuko du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 15a, 19:02

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) beste urte batez parte hartuko du Mugikortasunaren Europako Astean. Aurten, irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimena "Gure kaleak hobetzea: horra gure aukera " lelopean. "Herritarrek nahi duten hiria lortzera bultzatzea" du xede ekimenak. Bere aldetik, EHUk autoaren betiko erabileraren aukera desberdinak ikusgai jarriko dituen hainbat ekimen antolatu ditu. Jarduerak, bihar, etzi eta etzidamu izango dira Bizkaiko campuseko toki desberdinetan. Hiru egun hauetarako, auto elektrikoen erakusketak, bizikleten martxak, kale-antzerki bat edo garraiobide desberdinen arteko lasterketa batek osatzen dute egitaraua. Leioa eta Erandioko eremuari dagokionez, asteazkenean, 09:30ean, bizikleta martxa abiatuko dute Getxoko CEDEMOSetik EHUko Liburutegi Nagusira. 10:00etatik 14:00etara, berriz, kale-antzerkia, auto elektrikoen erakusketa eta Aparka esperientziaren berri-ematea egongo dira. Argazkian, Leioa eta Erandioko campusean doako bizikleta-aparkaleku seguru eta konektatuaren proiektu pilotua gauzatu zuten iazko ikasturtean / © EHU.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun