Oso aurreratuta dagoen obra, aurkitutako arazoei aterabidea emateko eta kalearen funtzionamendua hobetzeko berrordenatzea barna hartzen ditu, errailen, aparkalekuen eta espaloien zabalera egokituz. Zoladurako erortze batzuk ere konponduko dira, oinezkoak deserosoak direnak. Horrez gain, behin obra amaituta, zuhaitzek ez dituzte kaleko argiak estaliko, orain arte gertatzen zen bezala.
Kaleko zirkulazioa irekita uzteko, bai oinezkoentzat, bai ibilgailuentzat, kalea, luzera, bi zatitan banatzen egiten ari dira obra. Zoladura eta asfaltoa betetzeko eta trinkotzeko lanak, kalearen erditik ezkerrera biribilgunerantz, bukatuta dago, espaloian azken ukitu batzuk ematea falta da bakarrik. Bere aldetik, eskuinaldeko zonako espaloia zolatzeko lanak hasi egin dira honezkero.
Luis Bilbao Libano kalearen egoera hobetzeko obrak "aurreikusitako epeak betetzen ari dira", eta beraz, uste da bukatuta egon daitezkeela abendurako, Leioako udal agintariek adierazi dutenez. Azaldu dutenez, aipatu karrika, azken urteotan, hondatu egin da apurka apurka, batez ere, egunero hortik igarotzen diren ibilgailu eta oinezko kopurua dela-eta, udalerriko bide nagusietarikoa baita. Horrexegatik, oinezko eta ibilgailuen segurtasuna hobetze aldera, Leioako Udalak kalea hobetu eta berriz urbanizatzeko lanak hasi zituen ekainean, eta horretarako, 1.139.470,52 euro jarri dira. Gainera, udal iturriek nabarmendu dutenez, tokiko erakundeak eta enpresa esleipendunak lortutako akordio bati esker, udalerriko bi langabetu kontratatu dituzte lan desberdinak burutzeko. Horrekin batera, Leioako beste hiru enpresa azpikontratatu dira obra materialez (lauzak, iragazgaizte-materialak eta argiak) hornitzeko. "Hortaz, Udala, ahal izan duen neurrian, udalerriko enplegua sustatzen saiatu da lan urbanistiko garrantzitsu honetan", erakunde publikotik aipatu dutenez. Argazkian, Luis Bilbao Libano kalea herri-lanak hasi aurretik / © Leioako Udala.