Dopinaren ondorioz hil ziren Erandio Landako jaietako bi idiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 16a, 13:39

Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailaren iturriak aipatuz Efe albiste agentziak zabaldutakoaren arabera, analisien bidez ondorioztatu dute, kirol errendimendua hobetzeko substantziak eman ostean hil zirela bi idi Erandio Landako Andra Mari jaietan. Abuztuaren 16ko idi-probetan parte hartu behar zuten bi animaliek. Hildako abelburuei egindako nekropsiaren emaitzen berri eman dio Aldundiak Erandioko Udalari, horien jabeari zigor-espedientea zabal diezaion. Iturri berberek gaineratu dute, 1.500 eta 15.000 euro arteko isuna jaso dezakeela abeltzainak, Animalien Babesen Legeak falta oso larritzat jotzen baitu abereei errendimendua hobetzeko substantziak ematea. Argazkian, idi-probak, artxiboko irudian / cc-by-nc euskalherrian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun