Fadurako igerilekuetako belarraren egoeragatik kexu Getxoko PP

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ira. 17a, 12:36

Algortako Fadura kiroldegiko estali gabeko igerilekuen alboko belar-gunea lehor eta "soilduta" dagoela salatu du Getxoko PPk, uda denboraldiaren bukaeran gaudela. Eremu horren egoera "tamalgarritzat" jo dute tokiko popularrek eta "zainketa faltagatik" galdu egin dela ere adierazi dute. Hori dela eta, EAJri eskatu diote "berdegune horren basamortutzea" gelditzeko. Marisa Arrue Getxoko PPren buruak esan duenez, "egunetik egunera, erabiltzaileen kexu gehiago dago honen inguruan. Hala ere, kasurik ez dute egiten udal arduradunek". Horri erantzun eta garbiketa eta belarraren birlandaketa plana abian jartzea eskatu dio PPk EAJri, "egoera datorren urtean errepikatu ez dadin". Argazkia: © Getxoko PP.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun